Herriko festak joan dira,
ez fu ez hotz,
eguraldi txarra joan ohi den bezala,
agian ez dira festa izan.
Herriko festak joan dira,
ez poz ez hits,
negua joan ohi den bezala,
agian ez dira bizi izan.
Herriko festak joan dira,
ez gatz ez piper,
gaupasa joan ohi den bezala,
agian ez dira giza garapen izan.
Herriko festak joan dira,
ez zur ez harri,
haizekeria joan ohi den bezala,
agian ez dira zimentarri izan.
Herriko festak joan dira,
ez geza ez gazi,
ur-ardoa joan ohi den bezala,
agian ez dira kitzikari izan.
Herriko festak joan dira,
ez amets ez oroitzapen,
lo galdua joan ohi den bezala,
agian ez dira artaburu baizik izan.
Herriko festak joan dira,
ez lan ez jan,
eguzki-galdak indargetu ohi duen soro-ongarria bezala.
Agian ez dira hausnartzeko izan.
Herriko festak joan dira,
ez maite ez hastio,
garun-garbitzeak egin ohi duen bezala,
agian ez dira herritar izan.
Herriko festak joan dira,
ez zoro ez azti.
Haize nahasiak egin ohi duen bezala,
agian ez dira buru-galgatze baizik izan.
Herriko festak joan dira,
ez egun ez gau,
zimitorioa izan ohi den bezala,
agian ez dira ilargi pitzatu baizik izan.
Herriko festak joan dira,
bai desirak bai irrikak
betea utzirik bihotza:
agian beste batean bizigarri ahalko dira izan.