Mundu osoan biologia alorrean ikertzaile lanetan ibili eta gero, irakaslea da orain Ordiziako Jakintza ikastolan Larraitz Garmendia (Ordizia, 1977), eta zuzendaria azken ikasturteetan. Iazko irailean Gaintzara joan zen bizitzera, aitaren herrira. Txikitatik lotura handia izan du Gaintzarekin. Nerabezaroan joaten zen bertara, «asteburu bat bai, bestea ez», osabaren etxera. Gaintzak, herri txikia izanik, erronka handia duela dio, jendea erakartzeko. «Bertakoak oso errotuta daude, baina gazteentzako toki gutxi du, eta horretan ari da lanean udala. Herri kohesioa mantentzeko helburua du, herrian egoteko gogo hori berreskuratu nahian». Bideak horretan garrantzi handia du, eta horregatik jarri dute martxan Gaintza, Altzaga, Arama eta Ordizia lotzen zituen garai bateko ‘peribidea’ berreskuratzeko proiektua.
Non bizi izan zara Gaintzara etorri aurretik?
Shangain, Nikaraguan, Stockholmen, Panaman, Kolonbian, Alemanian, Portugalen, Estatu Batuetan…
Pelikula edo telesail bat.
La familia Belier.
Liburu bat.
Pilula urdinak nobela grafiko bilduma.
Musika talde edo abeslari bat.
Mikel Laboa.
Eta abestia?
Tracy Champanen Baby can I hold you.
Oporretarako toki bat.
Lasaitasun bila Errioxako Gravalosera joaten naiz, eta Frantzian, Bordeletik gertu, Gavarnac herrira. Nire hiru G-ak dira: Gaintza, Gravalos eta Gavarnac.
Zer gosaltzen duzu?
Zerealak esne begetalarekin, eta kafe hutsa.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Stockholmera ikerketa lan bat egiteko sei hilabeterako nindoala nire iloba Mattin agurtu nuenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire bi ilobak, Mattin eta Izar.
Amets bat.
Eremu lasai batean, berdetasunez inguratutako etxe batean bizitzea, isolamenduan, baina isolatuta egon gabe.
Janari bat.
Jatun ona naiz, dena gustatzen zait, baina nik egindako pizza esango nuke.
Goierriko txoko bat.
Gaintza.
Gaintzan biziko ez bazina…
Stockholmen.