Ormaiztegi kirol mailan ezaguna izan bada, neurri handi batean txirrindularitzari eta eskubaloiari esker izan da. Futbol zaleak egon badaude ere, aspal- diko urteetan ez da futbol talderik izan herrian. Horrek ez du esan nahi, ordea, beti horrela izan denik.
Duela 85 urte (1927an) ateratako argazki honetan, garai hartako Ormaiztegiko futbol taldeko jokalariak ageri dira. Goiko ilaran, Matias Txistu bergararra, Inazio Intxausti, Luis Murua, Modesto Kanpos, Matias Apaolaza, Eugenio Ugartemendia, Bernardo Gurrutxaga, Floro Irizar eta Joakin Berasategi daude. Lurrean eserita, berriz, Eugenio Murua, soinujolea, German Kanpos eta Francisco Yurrita.