Ane Otegik (Itsasondo, 1981) Aramako taberna hartu zuen duela lau urte, eta ordutik bertan bizi da. Aurki ama izango da, eta umea aramarra izango da, noski. Ostalaritzan lan egin du beti. Italian, Granadan eta Valentzian izan da, besteak beste.
Zaletasun bat.
Irakurtzea eta lagunekin poteatzea.
Oporretarako leku bat.
Herritik kanpo, edozein.
Liburu bat.
Harkaitz Cano asko gustatzen zait. Pasaia blues, adibidez.
Musika talde bat.
Itoiz.
Abesti bat.
Itoiz taldearen edozein, Lau teilatu ez ezik.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
GoiBerri aldizkaria irakurtzen dudanean galdera hau oso ondo dagoela iruditzen zait, baina ez da batere erraza erantzutea.
Amets bat.
Daukagunarekin konformatzea.
Janari bat.
Bat ez, denak.
Edari bat.
Ardo ona.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Poema bat idatzita zuen ardo botila bat. Anariren abesti baten zati bat zen. Lagun oso on batek oparitu zidan.
Gorroto duzuna.
Zurikeria.
Goierriko txoko bat.
Arama. Dagoeneko herritartu gara. Joaten naizen tokira egiten saiatzen naiz.
Herriko alkate bazina.
Aurrekoen lanari jarraipena ematen saiatuko nintzateke. Arama herri oso parte hartzailea da.