Gabiriako eskolako mutikoak ageri dira argazkian, Juan Mujika maisuaren inguruan. Duela 71 urte, 1941eko uztailaren 3an, ateratako argazkia da. Eskolako paretan, Francoren argazkia eta Viva España bezalako irudiak ikus daitezke.
Irakaslearen atzeko ilaran, ezkerretik eskuinera, Joxe Oñatibia (Zantarte baserrikoa), Joxe Lasa (Elizaldekoa), Iñaki Altuna (Altolagirreazpikoa), Migel Garziandia (Sekretarioenekoa), Segundo Zumalakarregi (Izarrerdikoa), ezezaguna, Joxe Mari Goia (Gaztelukoa), Joxe Aramendi (Noaretxeberrikoa), Paulo Murua (Izarraundikoa), Txomin Apaolaza (Olalkiagakoa), Juanito Apaolaza (Olalkiagakoa), Patxi Izuzkiza (Jauregikoa) eta Inazio Goia (Itzaitegikoa) mutikoak ikus daitezke.
Aurreko ilaran, ezkerretik eskuinera daudenak, ondorengoak dira: Joxe Iruin (Torreakoa), Antonio Oñatibia (Etxeberribizkai), Manolo Ortiz de Zarate (Kalebarrenekoa), Joxe Apaolaza (Barretxekoa), Juan Mujika (maisua), Ramon Bidegain (Sodoruskoa), Pakito Oñatibia (Arenetxikikoa), Pedro Goia (Gaztelukoa), Fernando Azarola (Araneaundikoa) eta Patxi Oria (Gabirizartxikikoa).