
Mikel Valdivielsok (Beasain, 1977) mendian korrika egitea asko atsegin du, eta lasterketa gogorrenetan parte hartu du. Goierrin halako proba bat antolatzea erabaki zuen eta, hala, 2010ean, Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak jaio ziren.
Zaletasun bat.
Kirola. Kirol guztiak atsegin ditut, batez ere egiteko: korrika egin, eskalatu, eskiatu, bizikletan ibili…
Oporretarako leku bat.
Pirinioak.
Liburu bat.
Ez naiz oso zalea. El codigo Da Vinci ari naiz irakurtzen.
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Berri Txarrak eta Metallica taldeen edozein.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Aita hil zen eguna, eta Mont Blanceko proba lehenengoz egin nuena.
Amets bat.
Bat baino gehiago dut, baina handiena egunen batean Himalayara joatea da.
Janari bat.
Jaki guztiak gustatzen zaizkit. Bat aukeratzekotan, sagardotegiko menua.
Edari bat.
Garagardoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Guztiak ongietorriak dira.
Gorroto duzuna.
Nire esku ez dauden gauzak gaizki ateratzeak ernegatu egiten nau.
Goierriko txoko bat.
Aralar.
Herriko alkate bazina.
Herriari entzun eta eskatzen duena egiten saiatuko nintzateke.