Aste honetako argazkian Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohiak ageri dira. Argazki hau 1945ean atera zuten eta handik urte batzuetara, 60ko hamarkadan, ikasle ohien elkartea sortu zuten.
Elkarte hori 400 bazkide baino gehiago izatera heldu zen, eta makina bat ekitaldi antolatzen zuten. Mus txapelketa eta marrazki eta ipuin lehiaketak, besteak beste. Gainera, herriko haurrei ludoteka zerbitzua eskaini zieten 20 urte luzetan.
Egun, La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohien elkarteak Zumarragako jaietako helduen eta haurren danborradak eta Errege Magoen zamalkada antolatzen dituzte. Elkarteko presidentea Jose Manuel Villar zumarragarra da.