
Lierniko Mujika jatetxeko Maria Anjeles Garmendiak (Itsasondo, 1956) lan asko izango du asteburuan. Izan ere, igandean auzoko festa ospatuko da. Garmendiak 30 urte baino gehiago daramatza bertan lanean.
Zaletasun bat.
Ez dut zaletasun berezirik.
Oporretarako leku bat.
Donostia. Urtean bitan bertara joaten gara: abuztuan hiru aste eta Gabonetan beste bi. Gainontzekoan, aste osoa Liernin ematen dugu.
Liburu bat.
Ez naiz liburuak irakurri zalea. Egunkaria, ordea, egunero irakurtzen dut.
Musika talde bat.
La oreja de Van Gogh eta Amaia Montero, adibidez.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Semeen jaiotze egunak.
Amets bat.
Ez dut aparteko ametsik.
Janari bat.
Dena gustatzen zait.
Edari bat.
Txakolina. Noizean behin, freskoa, oso gustura edaten dut. Egun sargorietan, adibidez, oso ondo sartzen da.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire urtebetetze egunean opari asko egiten dizkidate eta guztiak gustura hartzen ditut.
Gorroto duzuna.
Ez dut ezer gorroto.
Goierriko txoko bat.
Lierniko bide berdea. Hara joaten naiz tartetxo bat dudan bakoitzean. Bertan erlaxatzen naiz.
Herriko alkate bazina…
Lierniko parkea, jatetxe aurrean duguna, berrituko nuke.