Ane Mujika Etxezarreta (Ordizia, 1969) Donostian bizi da, baina Ormaiztegin lan egiten du. Aintziñe okindegian, hain zuzen ere. Urte asko zeramatzan alor honetan lanean, eta denda irekitzea erabaki zuten. San Migel jaietan lan asko izango dute.
Zaletasun bat.
Kirola egitea. Korrika eta igeriketa egiten dut batez ere. Bizikletan ere ibiltzen naiz, baina gutxiago.
Oporretarako leku bat.
Pirinioak. Aisa aldea asko gustatzen zait.
Liburu bat.
Michael Enderen Momo. Gaizki nagoen bakoitzean irakurtzen dut. Umetan irakurri nuen lehenengoz eta ordutik bost bat aldiz irakurri dut.
Musika talde bat.
Denetik entzuten dut, baina euskal musika atsegin dut batez ere.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Txoria txori.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire seme-alaben jaiotze egunak.
Amets bat.
Lasaitasuna.
Janari bat.
Zainzuriak maionesarekin.
Edari bat.
Ura.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire alabak oparitutako lepokoa. Babesa ematen duen begi bat du.
Gorroto duzuna.
Gezurra.
Goierriko txoko bat.
Larraitz ingurua.
Herriko alkate bazina…
Jendea kalera ateratzeko ahalegina egingo nuke, eta herritarrek eskatzen dutena egiten ahaleginduko nintzateke.