Luis Mari Perez (Urretxu, 1960) San Martin auzoan bizi da ia jaio zenetik. Aurtengo jaiak triste samarrak izango dira berarentzat eta gainontzeko auzotarrentzat, antolaketan laguntzen zion Jose Mari Azkarate irailean hil baitzen.
Zaletasun bat.
Egunkariko agenda irakurri ondoren, emaztearekin nora joan erabakitzen dut. Duela gutxi Garesen izan ginen, Piperraren Festan.
Oporretarako leku bat.
Beroa egiten duen tokietara joaten gara, urtero toki ezberdin batera: Caceres, Huelva, Salou, Benidorm, Cambrils…
Liburu bat.
Ez naiz irakurri zalea.
Musika talde bat.
Musika erromantikoa atsegin dut, erlaxatu egiten bainau.
Abesti bat.
Benito Lertxundiren Oi ama Eskual Herria. Emaztea eta biok Benitoren kontzertu askotan izan gara.
Amets bat.
Ez dut aparteko ametsik.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alaba jaio zen eguna. Gorputz batetik beste bat irtetea sinesgaitza da.
Janari bat.
Babarrunak sakramentu guztiekin.
Edari bat.
Gin-tonica.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Emazteak oparitutako erlojua.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Santa Barbara.
Herriko alkate bazina…
Herritarrei kasu gehiago egingo nieke.