Itsasondo, errepideari eta trenbideari lotutako herria da; hala izan da behintzat azken ehun urteetan. Horrek ez du esan nahi, ordea, azken mendean aldaketarik izan ez duenik. Meategien ustiapenak, industrializazioak eta garraiobide berrien sorrerak eragin dituzte aldaketarik handienak. 1915. urteko argazki hau ikusi besterik ez dago, herriak izandako aldaketez ohartzeko. N-1 errepide berria, errepide zaharraren ondoko lantegiak, frontoia eta makina bat etxe berri egin dituzte ehun urtean.