Tomas Erauskinek (Ataun, 1963) San Martin eguneko Jentilen Etorrera ekitaldian parte hartzen du. 1981ean antolatu zen lehenengoz eta 1993tik Erauskin da Tortoren rola jokatzen duena.
Zaletasun bat.
Baratzean aritzea gustatzen zait. Lasaigarria da.
Oporretarako leku bat.
Ez naiz asko ateratzen. Herrian gustura ibiltzen naiz.
Liburu bat.
Toti Martinez de Lezearen El verdugo de Dios.
Musika talde bat.
Ez dut talde bat bereziki gustuko. Gaztetan bai. Rock musika atsegin dut.
Abesti bat.
Bruce Springsteen-en The river. 2009an Bilbon eskaini zuen kontzertuan izan nintzen, eta oso ondo pasatu nuen.
Amets bat.
Gure atzetik datozenek, euren artean, guk ditugun ezin ikusiak ez izatea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bi alaben jaiotze egunak. Aiorak 16 urte ditu eta Izarok 13.
Janari bat.
Babarrunak, azarekin eta odolkiarekin.
Edari bat.
Ura.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ataunen jaio izana. Horretan inguru honetan jaio garen guztiok izan dugu zortea.
Gorroto duzuna.
Inbidia eta gezurra.
Goierriko txoko bat.
Lareo.
Herriko alkate bazina…
Herriko beharrei lehentasuna emango nieke eta erabakien berri ondo emateaz arduratuko nintzateke.