
Leire Igoak (Zegama, 1979) zazpi urte daramatza Zegamako ostatuan lanean. Bertara, herritarrak ez ezik, kanpotarrak ere joaten dira: mendizaleak, Donejakue bidea egiten ari direnak… Bere lana oso gustuko du, nahiz eta batzuetan astebukaerak gogor samarrak izan.
Zaletasun bat.
Abestea eta bidaiatzea. Herriko abesbatzan abesten dut.
Oporretarako leku bat.
Latinoamerika. Kuban egon nintzen eta asko gustatu zitzaidan.
Liburu bat.
Aspaldi honetan ez dut libururik irakurri.
Musika talde bat.
Bakarlari bat aipatuko dut: Noel Schajris. Argentinarra da. Baladak, musika lasaia… egiten du.
Abesti bat.
Hertzainak taldearen Aitormena.
Amets bat.
Ez dakit ba… Asko bidaiatzea. Etengabe bidaiatzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Oraingoz, nire iloben jaiotze egunak. Aitorrek 7 urte ditu eta Anek 3 beteko ditu Gabonetan.
Janari bat.
Arroza.
Edari bat.
Ura.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Amonak gitarra jotzen ikasten hasi nintzenean oparitu zidan gitarra.
Gorroto duzuna.
Hipokrisia.
Goierriko txoko bat.
Zegama.
Herriko alkate bazina…
Errepideak hobetzen eta herritarrentzako lanpostuak sortzen saiatuko nintzateke.