Igandean Gabiriako errezil sagar azoka eta lehiaketa izango da. Hamabost bat lagunek parte hartuko dute. Euren artean Gabino Murua (Gabiria, 1956) izango da.
Zaletasun bat.
Natura besarkatzeko eta naturaren osagai ñimiño bat besterik ez garela sentiarazteko aukera ematen didaten guztiak.
Oporretarako leku bat.
Fanlo (Pirinioetan) eta Isla (Kantabrian).
Liburu bat.
Gaztelaniaz Mario Vargas Llosaren La gerra del fin del mundo eta euskaraz Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten.
Musika talde bat.
Leonard Cohen han eta Xabier Lete eta Imanol hemen.
Abesti bat.
Heriotzaren begiak.
Amets bat.
Duela 8-10 urte genuen egoerara lehenbailehen itzultzea.
Janari bat.
Itxiturarik gabe ibiltzen diren gure oiloen arrautza parea baserriko txorizo zati batekin.
Edari bat.
Kafetxo bat lagunarte onean.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bost urte nituela, eskolara joan behar nuen egunaren bezpera.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lehenengoz irabazitakoak: sagarrekin Santa Lutzitan eta Ordizian, Liernin uso-tiroketa eta herrian bola txapelketa.
Gorroto duzuna.
Itxurakeria.
Goierriko txoko bat.
Gabiriako Murgil mendixka.
Herriko alkate bazina…
Langabetu batentzako 1.000 euro inguruko beka sortuko nuke Gabiriako sagarrondo motak eta kopuruak zentsatzeko.