
Osagaiak:
– Eskarola.
– Letxuga.
– Azenarioa.
– Intxaurrak.
– Ahuntz gazta.
– Granada.
– ‘Brick’ orria.
– Oliba beltza ozpin-olioa.
– Jogurt saltsa.
Lehenengo eta behin, eskarola eta letxuga garbitu, eta juliana eran moztuko ditugu. Azenarioa ere birrindu eta, eta barazki nahasketa, aurretik labean forma emandako brick orrian sartuko dugu.
Ondoren, ahuntz gazta plantxan egin eta brick-aren gainean jarriko dugu, beste osagai guztiekin batera. Azkenik, jogurt saltsa eta oliba beltz ozpin olio pixka bat gehituko diogu.