
Argazkiko irudia eta urtero, uztailaren 2an, Antioko baselizaren zelaitxoan errepikatzen den irudia ez dira oso ezberdinak. Goikoa ere uztailaren 2koa da, baina 1933. urtekoa.
Aurreskuan ari da dantzari bat baselizaren alboan. Dantzari lagunak zapiekin helduta daude, eta bakoitzaren artean emakume bana dago, dantzariek ateratakoak. Egun ere Irrintziko dantzariek emakumeak ateratzen dituzte dantzara.
Gutxi aldatu dira dantzarien jantziak, aurreskuaren aurretik egun hartan ere meza emango zuten eta ez da aldatu herritarrengan Antioko jaiak sortzen duen ikusmira. Aldatu da baseliza bera eta aldatzen ari da ermitaren ingurua, azkenaldian inoiz baino gehiago.