Jose Luis Zabalo (Ezkio-Itsaso, 1940) Ezkioko Mendizabal baserrian ja¡o zen, baina urte mordoxka darama Zumarragan bizitzen. Kamioilaria izan zen lanbidez, baina zaldiak kamioiak baino gustukoago ditu. Haragitarako zaldiak hazten ditu eta Santa Lutzi feria umetatik ezagutzen du.
Zaletasun bat.
Ganadua.
Oporretarako leku bat.
Beti hemen inguruan ibili gara. Aizkorrin txabola bat izan genuen eta hara joaten ginen umeekin. Abuztu guztia han pasatzen genuen, lasai.
Liburu bat.
Gutxi irakurtzen dut, gaztetan ez baikintuzten ohitu. Egunkaria bakarrik irakurtzen dut.
Musika talde bat.
Euskal musika atsegin dut. Trikitixa asko gustatzen zait.
Abesti bat.
Oso zaila da abesti bat aukeratzea.
Amets bat.
Bizitzako azken urte hauek lasai pasatzeko osasun pixka bat izatea.
Janari bat.
Denetik jaten dut. Orain apur bat zaindu beharra dut, diabetesa baitut.
Edari bat.
Jatorduan, ardo beltza.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ezkontza eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Santa Lutzitan jasotako saria.
Gorroto duzuna.
Inor gorrotatzeak ez du merezi.
Goierriko txoko bat.
Argixao mendia: beti hemen ibili gara ganaduarekin.
Herriko alkate bazina…
Santa Lutzi feriari eusten saiatuko nintzateke.