Txomin Barandiaran (Lazkao, 1957) Rwandara joan zen 1995ean Jokin Izagirrerekin, Leonardo Esnaola misiolaria bisitatzera. Itzuli zirenean Hirugarren Munduaren alde zer edo zer egitea erabaki zuten eta Rwanda taldea sortu zuten. Lazkaoko eta Olaberriako Udalen, Irizar enpresaren eta San Benito ikastolaren laguntza dute. Gabonetarako, urtero bezala, elkartasun jaialdia antolatuko dute.
Zaletasun bat.
Kirola. Udan bizikletan ibiltzen naiz eta neguan korrika eta eskia egiten ditut. Kiroldegira ere joaten naiz, igeriketa eta gimnasia egitera. New Yorkera joan ginen, maratoian parte hartzera, baina bertan behera gelditu zen.
Oporretarako leku bat.
Urtero toki ezberdin batera joaten gara. Kultura ezberdinak ezagutzea asko gustatzen zait.
Liburu bat.
Aspaldian ez dut libururik irakurri. Ez dut astirik.
Musika talde bat.
Euskal taldeak gustatzen zaizkit: folk taldeak, batez ere.
Abesti bat.
Unean unekoa.
Amets bat.
Mundu solidarioagoa lortzea.
Janari bat.
Arraina.
Edari bat.
Ardoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Hitz eta keinu bereziak.
Gorroto duzuna.
Boterearen nagusikeria.
Goierriko txoko bat.
Txindoki aldea.
Herriko alkate bazina…
Egin diren gauzak adostasun handiagoarekin egingo nituzke.