Itsasoko Hariztizabal baserriko Zuhaitz Akizuk (Ezkio-Itsaso, 1985) Igartubeiti baserri museoan lan egiten du. «Ikasketa asko eta titulazio gutxi» dituela dio, umorez. Hamaika lanbidetan aritu da: baserritar, okin, arkeologo, gida, monitore, hoteleko langile…
Zaletasun bat.
Zaletasunak izatea.
Oporretarako leku bat.
Leku lasai, bakarti eta naturalak atsegin ditut. Izan ere, turismo masiboak gehien maite duena izorratzen du.
Liburu bat.
Liburu bakarra? Galderak, nire kasuan behintzat, «liburutegi bat» beharko luke.
Liburutegi bat?
Alejandriakoa.
Musika talde bat.
Giro-umore bakoitzak berea duela esango nuke.
Abesti bat.
Irratian, ezustean, gustuko bat aurkitzea baino gauza hoberik ez da. Azkena, Of Monsters and Men taldearen Little talks.
Amets bat.
Jendea krisia gure buruan bakarrik dagoela konturatzea.
Janari bat.
Gaurko hotzarekin, salda.
Edari bat.
Salda beroa… tropiezo gabe?
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Lehenengo aldiz bale bat entzun nuenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Airez betea zegoen kaxa bat.
Gorroto duzuna.
Gorrotoa sentitzea.
Goierriko txoko bat.
Ataun.
Herriko alkate bazina…
Balego eta balitz, elkarrekin dabiltz, «no puedo prometer ni prometo…».