Argazki honetan Legazpiko plaza agertzen da: udaletxea, ikastetxea eta pilotalekua. Udaletxea 1720an eraiki zuten eta, kanpotik, ez da asko aldatu argazkia atera zenetik. Egungo armarria txikiagoa da. Irudian ageri dena 1965ean kendu zuten. Ikastetxeari dagokionez, 1927an eraiki zuten eta 1999an bota zuten. Azkenik, pilotalekua ageri da. Garai hartan oraindik estali gabe zegoen. 1944an estali zuten. Informazio hau guztia Jose Mari Urzelai legazpiarrak pasatakoa da. Argazkia Lucio Vergarak atera zuen. Nafarra zen, baina Felicitas Oñatibia urretxuarrarekin ezkondu zen eta 1930an Legazpira joan zen bizitzera. Argazkigintza oso gustuko zuen eta bilduma ederra utzi zuen.