Alex Areizaga
Arratsalde on Khubauer! Indignatuta nago, Jon. Erraxoirengan nuen konfiantza guztia galdu dut. Etxean nituen sobre guztiak ireki ditut, baina fakturak soilik zituzten!
Gure alderdi barruko korrupzioa omen da hilabeteko gaia. Pelikula baterako gidoia ere eskaini dezake. Nafarroan hasten da argumentua, ustezko email bat jaso duen ustezko politikari bat, pareta batean ezkutatuta dagoen ustezko gutun baten bila doanean. Quentin Tarantinok idatziko balu, Ennio Morriconeren musika entzungo litzateke atzean, eta Samuel L Jackson taberna bateko terrazatik begira izango luke.
Imajinatzen jarrita. Samuelek jarri dio tranpa zinegotziari. Diruaren ordez, ohar bat aurkituko du bertan, eta urduri jarriko da. Nagusien ofizinara doa, bera sekuaze bat baita, eta Samuel gupidagabeak atzetik jarraituko du. Kunfua eginez, eta 15 indignatu esbirrorekin, zeinak plaza bateko kanpinean erreklutatu dituen, alderdiko ofizina osoa txikituko du, eta probintziako nagusiari mehatxu egingo dio. Ofizinaz ofizina, monstruoz monstruo, borroka eginaz joango da, egia topatzeko eta justizia egiteko.
Eta azken borrokaldia. Erraxoi ahalguztiduna. Kunfuko koreografia bikainak, odol zaparradak nonahi. Ezpatak edo grapagailuak, ezker krotxeta bikainak. Esaldi lapidario bat bukaeran. Musika gorantz doa, eta estatu osoa txikitu duen gurutzada amaierara iristen da. Emaitza bera da, baina entretenituagoa. Alboko hauei imajinazioa falta zaie.
Jon Plazaola
Ez zaizu arrazoirik falta, Matias Asper! Pelikula bateko gidoia bai; ezin daiteke disparate hau hobeto definitu.
Baina filme horren generoa zein da? Zientzia-fikizioa izan daiteke, beldurrezko serie B-ko zinta merke bat ere bai.
Nire ustez, ordea, 60.hamarkadako espainiar komedia merkearen traza handiagoa hartzen diot kontu honi.
Zer espero daiteke, baina, El lazarillo de Tormes eleberri anonimoan goraipatzen den picaresca oinarritzat duen estatuaren partetik?.
Mariano Manostijeras eta berrogei (zenbaki bat botatzeagatik) lapurrek idazten duten gidoi honetako protagonistek sobreak banatzen dituzte A, B, C-n, nahi adina, nahi bezela. Valentzian eginiko traje distiratsuak jazten dituzte eta heziketatik, osasunetik edota kulturatik ateratako petroleoarekin dabiltzan kotxe ofizialetan bidaiatu.
X-men asko aurtengo Goya irabazteko desiatzen. Aurreko urtetan Goya irabazteko formula erraza izan da, dirudienez, gerraosteari buruzko filmak egitea. Aurtengoa irabazteko kiniela guztietan zeuden Mariano Films-ekoak. Nahiz eta hauek Pa negre gutxi ta langostino asko jan duten, Ales.