Joxe Mari Matxain (Gaintza 1951) erretiroa hartuta dago, baina hainbat urtetan Irizarren lan egiteaz gain, inguruko bost herritako postari izan zen.
Zein da postari izatearen alde ona?
Bost herri txikitan, bost giro desberdin ezagutu ditut.
Eta txarra?
Gaur egun berri txar asko iristen dira posta bidez.
Irrifar ala atsekabe gehiago banatu dituzu?
Karta azalean «munduko pertsonarik berezienarentzat» dela eta mesedez entragatzeko jartzen dutena ikusteak eguna alaitzen du.
Gustura jaso duzun eskutitza.
Jubilazioarena.
Zaletasun bat.
Musean jokatzea.
Liburu bat.
Edozein bertsolaritza liburu.
Musika talde bat.
Trikitixa. Garai batean, bereziki Sakabi eta Egañazpi.
Abesti bat.
Ixil-ixilik dago.
Janari bat.
Kokotxak.
Edari bat.
Ardo beltz ona.
Oporretarako leku bat.
Hondarribia.
Amets bat.
Hego haizeko egunak.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Emaztea ezagutu nuena.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Irizarren erretiratu nintzenean, lankideek oparitu zidaten autobus txikia, nire izenarekin.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Herriko alkate bazina…
Lehenik, azken aldiko euriteek egindako kalteak konponduko nituzke.