«Naturaz gozatzeko aukera ematen duten herriak ditut gustuko»

Lurdes Okarizek (Itsaso, 1961) irakasle-ikasketak egin zituen Donostian. Ikasketak amaitu ondoren, Eibarren lan egin zuen. Bi urte eman zituen bertako ikastetxe batean. Ondoren, Urretxuko eta Zumarragako Gainzuri ikastetxean lan egin zuen, duela 5 urte erretiroa hartu zuen arte. «Oso gustura» lan egin zuela dio. Bere zaletasun nagusiak mendira joatea eta eskulanak egitea dira.
Mendi kuttuna.
Irimo, Izazpi, Urbia, Aizkorri… Gertuen dudana Irimo da.
Pelikula edo telesail bat.
Amama pelikula. Baserri mundua islatzen duelako, besteak beste. Telebistan ematen duten bakoitzean ikusten dut. Zinea eta antzerkia gustuko ditut. Euskarazko antzerki saio guztietara joaten naiz.
Liburu bat.
Karmele Jaioren Amaren eskuak. Irakurtzea gustuko dut.
Musika talde edo abeslari bat.
Euskal musika entzuten dut, batez ere. Mikel Laboa, Imanol, Sorotan Bele… Egungoak ere entzuten ditut, baina gutxiago.
Abesti bat.
Zea Mays taldearen Elektrizitatea.
Oporretarako leku bat.
Ez dut toki finko bat. Naturaz gozatzeko aukera ematen duten herri lasaiak gustatzen zaizkit: itsasoa, mendia, erreka bazterrak…
Zer gosaltzen duzu?
Fruta eta kafesnea zerealekin edo ogi xigortuarekin.
Kolore bat.
Gorria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Seme-alabak jaio ziren egunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Batez ere, eskuz egindako gauzak.
Amets bat.
Gertukoak ondo izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lasai gosaltzea, egunkaria irakurriz eta irratia entzunez.
Goierriko txoko bat.
Kizkitza.
Urretxun biziko ez bazina…
Itsason. Batera eta bestera ibiltzen gara eta Itsason denbora asko pasatzen dugu. ■
