Esteban Atxak (Zegama, 1963) dionez oilozain jaio zen: «Nire lanbidea, afizioa eta bokazioa oiloak eta arrautzak dira». Aitaren ondoan ofizioa ikasi eta 1993.urtean Lazkaoko Beneditarren oilategia hartu zuen. 2006 urteaz geroztik Zaldibiako Euskaber, larre oiloen arrautza ekoizleak elkartzen duen enpresako kudetzailea da.
Astean zenbat arrautza jaten dituzu?
Ahal ditudan guztiak, egunero bat behintzat.
Arrautza: frijitua, tortillan…
Frijituak, dudarik gabe.
Arrautza frijitua zerez lagunduta?
Arabako patata frijituekin.
Zaletasun bat.
Irakurtzea.
Liburu bat.
Jose Antonio Pagolaren Jesús, aproximación historica.
Musika talde bat.
Garai bateko Egan.
Abesti bat.
Malagueña salerosa.
Arrautza ez den janari bat.
Baserritarrek arretaz ekoiztutako edozein. Labela duen oilasko eta arkume errea batik bat.
Edari bat.
Kuadrillan edandako Arabar Errioxako ardo beltza, txikitoa.
Amets bat.
Euskaldunok zerbaitetan ados jartzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Realak lehenengo liga irabazi zuenean Gijonen nengoen.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Alabak egunero ematen didan muxua.
Gorroto duzuna.
Desleialtasuna eta nere seme-alabak mokoka ikustea
Goierriko txoko bat.
Arriurdin, zegamarrak Arantzatzura joaten garenean.
Herriko alkate bazina…
«Txabola gunea» egingo nuke. Gaztetxoen kuadrillek txabolak egiteko eta desegiteko lekua.