Zumarragako auzoa da egun Agiñaga, Azkoitiarako bidean lehenengo bidegurutzean gora eginda goialdean dagoen baserri multzoa da, baita bide ertzean daudenak ere. Guztira, 16 bat baserrik osatzen dute.
Agiñaga Azkoitiako udalerriaren parte izan zen 1989ra arte. Orduan, bizilagunen aspaldiko eskaerari erantzunez Zumarragako auzo bilakatu zuten. Izan ere, agiñagarrek betidanik bizimodua Zumarragan egin dute. Azkoitiako udaletxera izapideak betetzera baino ez ziren joaten, eta arazo ugari ere sortzen zizkien urrunen dagoen herriko auzoa izateak.
Bertakoek diotenez, Zumarragako baserritarren artean auzolanaren filosofia dirauen auzo bakarra da Agiñaga.