Olaberrian bizi da Mikel Etxenike (Ordizia, 1990), eta bertan ditu bere zaletasuna diren lagunak: zaldiak. Raid probetan lehiatzen da, maila onean gainera. Baina lesio baten ondorioz urtebete geldi egon ondoren, aurten itzuliko da lehiaketerara. Kontrol numeriko ikasketak ditu eginak.
Zeinda gizakiaren lagunik onena?
Animalia, garbi.
Zaldi arraza bat.
Anglo arabiarra.
Zaletasun bat.
Mendia.
Liburu bat.
Irakurtzea ez dut gustuko.
Musika talde bat.
Gatibu eta Mikel Urdangarin.
Abesti bat.
Mikel Urdangarinen Munduari begiratzeko.
Pertsonai bat.
Pello Saizar.
Janari bat.
Pizza.
Edari bat.
Ura.
Oporretako leku bat.
Landak.
Amets bat.
Orain dela gutxi galdu dudana berreskuratzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
2011-06-02.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire lehengo behorra.
Gorroto duzuna.
Injustizia.
Goierriko txoko bat.
Hirumugata.
Herriko alkate bazina…
Ez dut agintzeko balio.
Olaberrian biziko ez bazina…
Kataluinan gustura.