Jon Balentziaga (Zumarraga, 1974) kirol kazetaria da. Bederatzi denboraldi egin zituen Euskadi Irratian, Realaren jarraipena egiten. Azken bost urteetan ETBko kirol berriak aurkezten ari da, lehen biak ETB1-en eta azken hiruak ETB2n. Igande goizetan ETB1en saskibaloia ere aurkezten du.
Praktikatzeko kirol bat.
Igeriketa.
Kirolari bat.
Mikel Balentziaga.
Zaletasun bat.
Egunkari desberdinak irakurtzea.
Liburu bat.
Itsaso Martinen Ni, Vera.
Musika talde bat.
Delorean.
Abesti bat.
Doctor Deseoren En tu rincón.
Janari bat.
Pasta.
Edari bat.
Ardoa, aukeran, txuria.
Oporretarako leku bat.
Zarautz, adibidez.
Amets bat.
Izan nuen, eztizko, amets bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
2009ko urriaren 7a. Semea jaio zenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Oraindik ere, gogoratzen naiz umetan jaso nuen Realaren lehenengo kamisetaz.
Gorroto duzuna.
Gezurra.
Goierriko txoko bat.
Antio.
Herriko alkate bazina…
Alderdikeriarik gabe gobernatzen saiatuko nintzateke.
Zumarragan biziko ez bazina…
Urretxun bizi naiz, eta konforme nago.