Mutiloako Atiber baserrian bizi da Jesus Mari Muñoa (Segura, 1955). Mari Angeles Telleria emaztearekin batera astean sei azoka egiten ditu (Lazkao, Beasain, Ordizia, Arrasate, Oñati eta Zumarraga), mota guztietako gazta, lekariak, arrautzak, eztia, intxaurrak… salduz.
Zein da lanerako azoka egokiena?
Denak berdintsu. Arrasateko postua itxia da, baina jartzen eta kentzen lan handiagoa du.
Eta, saltzeko?
Ordizia, Zumarraga…
Erosketak egiteko, azoka ala denda?
Azoka, dudarik gabe. Aukera handiagoa izaten da, jeneroa freskoagoa da…
Zaletasun bat.
Autoen mundua gustuko dut, baina, orain ez dut jarraitzen.
Musika talde bat.
Autoan noanean irratian jartzen dutena entzuten dut.
Janari bat.
Arrautzak, txistorra edo urdai azpikoa eta patata frijituak. Prestatzeko, berriz, txerrikumea edo arkumea burruntzian.
Edari bat.
Ardoa, ona bada hobe.
Oporretarako leku bat.
Asturias, Galizia…
Amets bat.
Itsas bidaia bat egitea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bilobak.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Uruguain senideak bisitatzen pasa genituenak.
Goierriko txoko bat.
Bizi naizen ingurua.
Herriko alkate bazina…
Herri txiki hauetan konpromiso gehiegi izaten da.
Mutiloan biziko ez bazina…
Seguran.