1915eko argazki honetan Itsasoko udal agintariak ageri dira. Zutik, ezkerretik eskuinera: Rufino Agirre (idazkariaren laguntzailea), Franzisko Agirre (idazkaria), Esteban Mendia, Francisco Etxezarreta eta Franzisko Usabiaga (zinegotziak), Franzisko Irastortza (epailea) eta Isaac Aldanondo (aguazila). Eserita, ezkerretik eskuinera: Joakin Lasa (sindikoa), Francisco Usabiaga (alkatea), Ignacio Maria Agirre (parrokoa), Jose Laskurain (apaiz lagunkidea) eta Juan Cruz Iraeta (zinegotzia). 1965ean Ezkio eta Itsaso elkartzera behartu zituzten eta ordutik udalerri bakarra osatzen dute. Aste gutxi barru herri izaera sendotzeko parte hartze prozesua jarri behar dute martxan.