Sukaldaria da Urki Balerdi (Zerain, 1986), eta urte bete pasatxo darama bere herriko ostatuan lanean.
Norentzat prestatuko zenuke otordu bat?
Agintean dagoen edozein artabururentzat.
Eta zein menu jarriko zenioke?
Bere ahotik irtetzen den ustelkeria isladatzen duen edozein plater zikin.
Zaletasun bat.
Txirrinduan ibiltzea, eguraldi ona edo txarra egin.
Liburu bat.
Zoritxarrez liburuak eta ni aspaldi haserretu ginen.
Pelikula bat.
Espartaco.
Musika talde bat.
Bon Jovi.
Abesti bat.
Air Supply-ren Come what may.
Janari bat.
Arroz, tofu eta barazki bolak.
Edari bat.
Ama lurrak ematen digun ur ederra.
Oporretarako leku bat.
Canazei ingurua, Dolomitetan.
Amets bat.
Amets egiteari ez uztea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Stelvio igo nuenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
La Polla Recordsen jertsea.
Gorroto duzuna.
Jendearen faltsukeria, handikeria eta ustea. Denok oinak lurrean dauzkagu!
Goierriko txoko bat.
Edozein mendi punta.
Herriko alkate bazina…
Uff… herri hau erabat aldatuko nuke, batzuen gusturako eta askoren nahigaberako, je, je.
Zerainen biziko ez bazina…
Italiako Dolomitetako edozein txokotan.