Donostiako Zinemaldian estreinatuko duten lanetako batek, goierritar ukitua du. Ez bakarrik protagonistak jaiotzez beasaindarrak direlako, baita zuzendaria bera ere, goierritarra delako. Izan ere, Moriarti Films ekoiztetxeak produzitu duen El metodo Arrieta dokumentala, Jorge Gil legazpiarrak zuzendu du. Lehendik ere zinema eta telebista munduan hainbat lan egindakoa da, bai gidoilari eta baita zuzendari edo laguntzaile moduan ere. Zinemaldiaz gain, urriaren 4an, bere jaioterrian, Legazpin eskainiko dute filma.
Arrieta ahizpek elkarrekin komunikatzeko duten metodo bereziaz jakin zuenean, «gehiago jakiteko gogoa» sartu zitzaion Gili. Bien arteko hizkuntza berezi hori erakutsi eta munduari zabaldu nahi izan dio. Sei hilabetez aritu ziren grabatzen, eta 120 orduko materiala pilatu zuten, gero 90 minutuan laburtzeko. Kritika onak jaso ditu filmak, eta «gustura» dago egilea.
Elkarrizketa osoa, bihartik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerri aldizkarian.