Axun Goikoetxea Odriozolak (Legorreta, 1950) 46 urte eman zituen Prodema enpresan lanean, eta duela bi urte hartu zuen erretiroa. Legorretako odol emaileen elkarteko ordezkaria ez ezik, Ongizate batzordeko kidea ere bada. Hilaren 25erako Elkartasun Azoka antolatu dute.
Zaletasun bat.
Bidaiatzea. Senarrak eta biok dezente bidaiatzen dugu.
Liburu bat.
Los pilares de la tierra, Ken Follet idazlearena.
Musikari bat.
Xabier Lete.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Janari bat.
Arraina, edozein eratara.
Edari bat.
Xanpaina.
Oporretarako leku bat.
Oraindik ezagutzen ez dudan edozein toki. Urtero toki berri batera joaten gara.
Amets bat.
Bidaiatzeko osasuna edukitzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Erretiroa hartu nuen eguna ez dut sekula ahaztuko.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Seme-alabek euren argazki bat oparitu ziguten zilarrezko ezteiak bete genituen egunean.
Gorroto duzuna.
Ez dut ezer gorroto.
Goierriko txoko bat.
Larraitz. Lazkaomendi ere polita da. Paseatzeko aproposak diren toki garaiak atsegin ditut.
Herriko alkate bazina…
Ez nintzateke izango.
Legorretan biziko ez bazina…
Ez dut Legorretatik alde egiteko inongo asmorik.