Beasaingo Indar lantegian 44 urte egin ditu Maria Dolores Aranburuk (Zaldibia, 1950). «Herri bizia» nahi duela-eta, Zaldibiako Beti Gazte Elkarteko idazkari lanetan dabil egun.
Zaletasun bat.
Etxe inguruko lorategia zaintzea, bidaiatzea…
Liburu bat.
Ken Folletenak, Toti Martinez de Lezearenak… Orain zain dut Karmele Jaioren Ez naiz ni.
Musika talde bat.
Benito Lertxundi eta Ainhoa Arteta ditut gustuko.
Janari bat.
Natillak, amak egiten zituen bezalakoak, labean tostaturiko arraultza zuringo arrotuarekin.
Edari bat.
Berdejo ardo txuri bat.
Oporretako leku bat.
Leku lasai bat, Peñiscola.
Amets bat.
Euskaldunok noizbaiten eta gairen batean ados jartzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bigarren haurdunaldian, bixkiak nituela esan zidatenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Familiak maitatzen nauela sentitzea.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria, gezurra…
Goierriko txoko bat.
Arkakako Osin Berde txokoa. Berdetasuna, freskotasuna, lasaitasuna… Ur hotsak estres guztia botarazten du.
Herriko alkate bazina…
Nolako herria nahi dugun definituko nuke. Ez nuke onartuko etxebizitzarik eraikitzea, zaharrak berrituko nituzte.
Zaldibian biziko ez bazina…
Ez dut pentsatu ere egin nahi jaiotetxe-baserrian izango ez naizenik. Aukeratu behar banu, Donostiara joko nuke.