Ormaiztegiko zubia ageri den postala, 1905 urte aurrekoa da. Ander Yurrita ormaiztegiarrak emandako datuen arabera, «1905. urtera arteko posta txartelen berezitasuna zen aurreko aldean idazten zela mezuaren testua. eta atzeko aldean izena eta helbidea bakarrik idazten zela. Horregatik, aurreko aldean, argazkiaren alboan mezuaren testua idazteko hutsunea egoten zen». 1905eko abendutik aurrera posta txartelek aldaketa izan zuten: aurreko aldean argazkia bakarrik joango zen eta atzeko aldean, testua eta helbidea, marra bertikal batekin bereiztuta.
Argazkiko posta txartelari buruz esan, Seguran idatzia dagoela 1903an. Testua, gainera, euskaraz dago.