Gaur zortzi Santa Lutzi feria egingo dute Urretxun eta Zumarragan. Joxe Mari Gabiria (Zumarraga, 1954) ganadu azoka egiten den kalean bizi da. Igandekoa ere egun handia izango du. Izan ere, bertsozalea da. Berak eman zizkion lehen eskolak Maialen Lujanbiori.
Zaletasun bat.
Inguruko herriak ezagutzea.
Liburu bat.
Xabier Montoiaren Azken afaria eta Txomin Peillenen Gauez ibiltzen dena dira irakurri ditudan azkenak.
Musika talde bat.
Beatles.
Abesti bat.
Beatles taldearen Michelle.
Janari bat.
Itsaski eta arrain paella.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Urbasa. Bertara egunpasa joatea baino hoberik ez dago.
Amets bat.
Pertsonen eta herrien zapalkuntza bukatzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alaben jaiotze egunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ingurukoen eguneroko maitasun izpitxoak.
Gorroto duzuna.
Agintekeria.
Goierriko txoko bat.
Zeraingo Aizpea, umetan bertara joaten baikinen.
Herriko alkate bazina…
Pertsonekin hitz egingo nuke eta ez alderdiekin.
Zumarragan biziko ez bazina…
Urretxun.
Nork irabaziko du Bertsolari Txapelketa Nagusia?
Txapela Bidasoaren beste aldera joango dela uste dut: ez da Bidasoatik asko urrunduko.