2010eko uztailean janari denda ireki zutenetik, Gazi Gozoko erakusmahaiaren atzean aritzen da lanean, beti irrifartsu, Arantxa Fernandez (Lazkao, 1967).
Gomendatu ezazu Gabon hauetarako janari eta edari bana.
Hasteko, ezkur iberiko taula on bat, ondutako errioxar ardo batekin.
Zaletasun bat.
Pilates. Joaten naizen bakoitzean erabat erlaxatuta ateratzen naiz.
Liburu bat.
Muchas vidas, muchos maestros Brian Weiss-ena, lagungarria delako.
Musika talde bat.
U2.
Abesti bat.
U2ren I still haven’t found what i’m lookin for, oroitzpen politak ekartzen dizkit.
Janari bat.
Lasagna.
Edari bat.
Galiziako ardo txuri bat: Godello.
Oporretarako leku bat.
Gure kosta oso aproposa da.
Amets bat.
Krisi ziztrin hau lehen bai lehen bukatzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
1999ko abenduaren 24a.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bat ez, bi, gure semeak.
Gorroto duzuna.
Ez dut ezer gorroto.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Herriko alkate bazina…
Hori ez dut planteatu ere egiten.
Lazkaon biziko ez bazina…
Ez dut nire burua beste inon imaginatzen. Oso gustura bizi naiz Lazkaon.