Artean ez zen ohikoa familia osoko argazkiak ateratzea. 1925. urtea zen, eta familia gehienek ez zuten horretarako aukerarik izaten. Segurako Etxeberri baserrikoek, ordea, okasio berezi bat aprobetxatu zuten horretarako. Familiako kide batzuk, Hego Ameriketan bizi zen senide bat bisitatzera joan ziren, haren ezkontza zela eta. Ezkondu eta gero, bikote hura Segurara etorri zen, eta familia osoari otordu eder bat ordaindu zioten. Otordu haren aitzakian atera zuten irudiko argazkia. Kamera, Hego Ameri- katik etorritako bikoteak ekarri zuela uste dute familiaren ondorengoek, eta argazkiaren aurrealdean ageri diren bi txapel dotore horiek ere, haienak izango zirela.