1948. urteko Santa Ageda bezperan, Beasaingo udaletxe aurrean egindako argazkian, Matxinbentako gazteak ageri dira Joxe Lizaso koplariarekin eta Santa Marinako Segoetxe baserriko soinu jolearekin.
Argazkian goiko ilaran: Sebastian Lasa, ezezaguna, Juanito Lasa, Joxixio Mendia eta Juan Joxe Mendia. Aurreko ilaran: Antonio Aranburu, Joxe Lizaso, Santa Marinako Segoetxe baserriko soinu jolea, Joxe Lasa eta Joxe Gurrutxaga.
Astigarretako apaizari atea jo omen zien matxinbentarrek, eta hark irekitzen ez zuenez, ondorengo kopla kantatu zuen Joxe Lizasok: «Atea jotzen hasi zaizkigu, ezin ba pakian utzi, nere lagunak itxoin pixkaten, horixe pazientzia gutxi».