Ordizian bizi da Imanol Urrestarazu (Lazkao, 1966), CAF-eko langilea, gaur egun ordezkari sindikala da. Kirolaria, mendizalea, parapentearekin hegan egiten du eta bere bideoak sarean ikus daitezke.
Egin duzun hegaldirik onena.
Jon lagunarekin gure hastapenetan (orain 25 bat urte) egiten genituen hegaldi prekarioak.
Igo duzun mendirik politena.
Lozorroan zegoen Tungurahua sumendia, Ekuadorren. Handik gutxira aktibatu zen berriro.
Paisajerik dotorena.
Belaguako bailara hegaldirako benetan leku ederra da.
Zaletasun bat.
Lanetik atera eta 15 minutuko kuluxkatxoa egitea sofan.
Pelikula bat.
Azkena El Hobbit alabekin.
Liburu bat.
Koldo Saratxagaren Experiencias ner 2012 irakurtzen ari naiz.
Musika talde bat.
80 hamarkadako edozein, a ze kasta! Adibidez, Ramones.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Lili bat.
Janari bat.
Arroz integrala berdura salteatu ugarirekin.
Edari bat.
Ahal den guzietan mendiko ura, batzuetan sagardoa eta okasio berezietan Habana 7 txupitoa.
Oporretarako leku bat.
Pirinioak.
Amets bat.
Justizia sozialean oinarritu, eta bere buruaren jabe izango den Euskal Herri euskalduna. Airetik ikusten den bezain ederra.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gutxien espero duzunean jasotzen duzun detailetxo hori.
Gorroto duzuna.
Zurikeria, inkoherentzia, bat esan eta besta egiten duena.
Goierriko txoko bat.
Gaintzako ermita, Aralar, Aizkorri eta itsasoa ikusi daitezke.
Herriko alkate bazina…
A ze marroia!
Ordizian biziko ez bazina…
Borda koxkor batean lasai… Beno, Lazkaon ere bai.