OSAGAIAK
- 300 gr. intxaur
- Hostorea
- Pastel-krema
- Azukrea karameluarentzat
ERREZETA
Laberako molde borobil batean zuritutako intxaurrak jarri. Gainean aurretik azukrearekin egindako karamelua gehitu, eta hozten utzi.
Hoztutakoan hostorea jarri moldearen bazter guztietan. Gainean pastel-krema jarri, eta bukatzeko, azalera guztia hostorearekin estali. Ondoren, bazterretan gainetik ateratzen den hostorea barruraka tolestu bi geruzak ondo josiz; pastel krema barruan ondo itxita geratu behar da.
Tarta labe oso beroan sartu 5 edo 6 minutuz. Karamelua aldeetatik gainezka egiten hasten denean, labetik atera eta moldeari buelta eman. Azkar atera behar da moldetik, azpian zeuden intxaurrak goian direla eta karameluak aldeetatik gainezka egiten duela.