Itsasondon bizi da Erkuden Mendizabal (Arriaran, Beasain, 1980), Arte Ederretan Lizentziatua da, eta Tandem komunikazio eta diseinu grafikoa enpresako kide da. «Egiten duguna gustukoa izateak askatasuna ematen digu, gure lanetan nabari da eta aurrera jarraitzeko indarra ematen digu».
Zer behar du logotipo on batek?
Tandemen zerbitzuak kontratatzea, je,je,je…
Kolore bat.
Txuria.
Letra tipo bat.
Momentu eta egoera bakoitzak berea du.
Zaletasun bat.
Yoga.
Pelikula bat.
Bat esateko, La vida es bella.
Liburu bat.
Eguneroko prentsa.
Musika talde bat.
U2.
Abesti bat.
Gustavo Santaolallaren De Ushuahia A La Quiaca.
Janari bat.
Nire bikoteak prestatzen didan edozein plater.
Edari bat.
Familiakoek etxean egiten duten sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Oporretarako bada, edozein.
Amets bat.
Askatasuna. Beharrezkoa baita sortzeko, eta sormenak libre sentiarazten gaitu.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Urriaren 27-a.
Jaso duzun oparirik bereziena.
New Yorkera bidaia.
Gorroto duzuna.
Espaloietan txakur gorotzak aurkitzea!
Goierriko txoko bat.
Zerain ingurua.
Herriko alkate bazina…
Ia ia tokatu zait, je, je, je…
Itsasondon biziko ez bazina…
Munduaren beste puntan, Australian edo Zeelanda Berrian.