Urriararen 5ean hamar urte beteko dira Goierriko Hitza-ren lehenengo zenbakia Goierriko etxeetara iritsi zela. Harrezkeroztik hamaika albiste eta kontu kontatu eta zabaldu ditu Hitzak, euskararen normalizazioan urratsak eginez. Hamargarren urteurreneko ospakizunen barruan, lehenengo ekintza, logotipo lehiaketa antolatzea izan da, antolatuko diren ekintzen irudia izango dena.
Logotipoak10 urte, 11 kontu leloa eraman beharko du, derrigorrean. Lanak programa bektorial batekin egin beharko dira (Illustrator, Freehand…,) 300 ppp-ko gutxieneko bereizmenarekin, eta zuri-beltzean eta koloretan erabiltzeko moduan.
Sariak
Goierrin jaio eta bizi direnek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an amaituko da. Saridunaren izena eta 10.urteurrenerako aukeratutako irudia martxoaren 25eko Goierriko Hitza-ren alean jakinaraziko dira. Irabazleak bi lagunentzako asteburu baterako egonaldia irabaziko du, Zumaiako (Gipuzkoa) Santa Klara nekazal etxean. Horrez gain, Olasagasti etxeko kontserba kaxa bat, Goierriko Hitza-ren material sorta bat eta urtebeterako harpidetza bat ere jasoko ditu. Parte hartzaile guztien artean Goierriko Hitza-ren materiala ere zozkatuko da: sudaderak, motxilak, aterkiak, liburuak…
Lan irabazlea Goierriko Hedabideak-eko lan taldeak aukeratuko du. Logo irabazlearen jabetza eskubidea Goierriko Hitza-ren esku geratuko da, eta irudia erabiltzeko askatasun guztia izango du. Lehiaketa horretan parte hartzeak aurrez adierazitako baldintza guztiak onartzen direla adieraziko du, eta baita epaimahaiaren behin betiko erabakia ere.
Baldintzak
Eskualdean jaio edo bizi direnek har dezakete parte lehiaketan.
- Leloa. 10 urte, 11 kontu.
- Euskarria. Nahi den euskarri artistikoa erabili ahalko da, lanak originalak eta saritugabeak izan beharko dira. Koloretan eta txuri- beltzean erabiltzeko moduan, programa bektorial batean eginda egon behar dute, 300 ppp-ko gutxieneko bereizmenarekin.
- Epea. Martxoaren 16ra arte.
- Lanak eta informazioa. goierrilogoa@hotmail.com.