OSAGAIAK:
- 5 txipiroi
- Foie gras fresko zati eder bat
- 2 kipulin
- 2 baratzuri ale
- Patata bat
ERREZETA:
Lehenik, txipiroiak garbitu, gorputza eta muturrak banatuz. Tipulin erdi bat eta baratzuriak xehetu eta zartagi batean goxatzen jarri. Hauek prest daudenean, txipiroi muturrak gehitu aurrez zatiturik, eta sutan eduki eginak daudela ikusi arte. Sutatik atera eta epeltzen utzi. Foiea ere zatitxotan egin, eta aurreko nahasketari gehitu ondoren gatz puntua eman. Nahastearekin txipiroien gorputzak bete.
Beste aldetik, patata xafletan ebaki, tipula juliana fin batean egin, eta biak labeko bandeja batetan jarri. Gatz puntua eman, zilar paperarekin ondo tapatu eta labean egin 180º-tan, 30 minutu inguru.
Txipiroiak plantxan edo zartagi batetan egin, eta patatekin lagunduta mahairatu.