OSAGAIAK:
- 1/2 kuiatxo
- 100gr arroz
- 1 azenario
- 1 ziazerba
- 1 tipolin
- 1 porrua (txuria)
- 1 litro barazki salda
- 30gr gurina
- 30gr gazta xigortua
Kui krema
- 1 patata
- 200gr kui
- 1 tomate (azalik gabe)
- oliba olioa
ERREZETA:
Kui kremarentzako patata, kuia eta tomatea txikitu eta eltze batean jarri egosten oliba olioarekin (urak osagaiak estali ditzala). Ordu erdi baten bueltan egosita egongo da eta turmixarekin txikitu guztia eta ondoren iragazi. Erreserbatu.
Arroz krematsuarentzako zartagin zabal batean tipulina, porrua eta azenarioa txiki-txiki eginda jarri olio apur batekin eta goxatu sutan. Arroza bota barazkien gainean eta nahastu. Eltze batean barazki salda irakiten eduki behar da. Burruntzali batekin arroza estali arte salda bota, eta goilara batekin etengabe bueltak eman arrozari. Salda agortutakoan berriz salda gehiago bota eta bueltak eman… eta horrela 17 minutuz. Arrozari bi minutu falta zaionean ziazerba txikituta bota, baita gurina eta gazta xigortua ere. Erreserbatu.
Kuiatxoa 5 milimetroko xaflatan ebaki, baina luzeraka. Plantxan pasatu 20 segundo alde bakoitzetik. Rabioli batentzako bi xafla behar dira.
Bi xafla kuiatxo hartu eta gurutze forman zeharkatu. Bi goilarakada arroz jarri erdian eta rabiolia itxi, pardel bat balitz bezala. Lau bat rabioli pertsonako. Kui krema plateraren hondoan jarri eta rabioliak gainean.