OSAGAIAK:
(6 lagunentzako)
- Azalore 1
- 2 Azenario
- 2 Brokoli
- 2 Kuiatxo (kalabazin)
- Ziazerba poltsa 1 (espinaka)
- Zainzuriak (esparragoak)
- 200 gr.onddo
- 100 gr. jabugo urdaiazpikoa
- Oliba olioa
- Gatza
ERREZETA:
Azalorea eta brokolia moztu adartxoak banatuz, eta bakoitza bere aldetik agosten jarri.
Azenarioak tira finetan eta kuiatxoak dadotxoetan moztu, eta hauek ere bananduta egosi.
Ziazerbak minutu batez egosi eta ur hotzetan pasa.
Zainzuriak ondo zuritu eta egosi 10 minutuz. Urari azukrea eta gatza bota behar zaio.
Onddoak ondo garbitu eta ondoren dadotxoetan ebaki, eta zartagian oliotan egin.
Barazki guztiak eta onddoak zartagi batean, olio pixka batekin, sueztitu. Urdaiazpikoa ere zartagian pasa behar da.
Aurkezpena
Plater handi Xamar batean aro bat jarri eta barruan barazkiak eta onddoak sartu. Gainean frijitutako urdaiazpikoa jarriko dugu. Guk foie freskoa ere jartzen diogu errezetari. Foiea, zartagi batean frijitu eta ondoan jarri.