Kazetaria da lanbidez Xiker Esnal (Legorreta 1987), gaur egun Euskadi Irratian albistegietan ari da, eta Legorretako kronika idazten du Diario Vascon. Areto futboleko atezaina da, Bilkoin Legorreta taldean.
Irratia ala prentsa idatzia nahiago?
Irratia.
Gustura emango zenuken albistea?
Albistea ematea ez da gutxi.
Nori egingo zenioke elkarrizketa?
Espero gabeko erantzunak emango lizkidaken norbaiti.
Zaletasun bat.
Geografia. Umetan, aspertuta nengoenean liburutegira joan eta atlasa hartzen nuen. Gaur egun Google Earth.
Pelikula bat.
El Padrino.
Liburu bat.
Badut bat irekitzeko premia.
Musika talde bat.
Rammstein eta Pantera entzunez pasa dut denbora gehien.
Abesti bat.
Oroitzapen onak ekartzen dizkidaten guztiak.
Janari bat.
Amak prestatutako edozein.
Edari bat.
Ardo beltza.
Oporretarako leku bat.
Urrutira begiratzeko joera dago, baina Euskal Herrian leku zoragarriak daude, Hondarribia horietako bat.
Amets bat.
Amesgaiztoak ez izatearekin konforme.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Realeko bazkide txartela 10 urterekin.
Gorroto duzuna.
Handiustea eta harrokeria. Toki beretik gatoz guztiok.
Herriko alkate bazina…
Herritarren tokian jarri beharrei erantzuten ahalegintzeko, eta herritarrari herria denon artean egiten dugula sinetsarazi.
Legorretan biziko ez bazina…
Jabetzerako Ordizian bizi naiz.