Lazkaoko fraide beneditarren artxiboa erreferente garrantzitsuenetakoa da Euskal Herriko politika, gizarte eta kultur mugimenduen garapena ulertzeko orduan. Duela hiru urte zabaldu zuten eraikin berria, eta etenik gabe jarraitzen dute funts berriak jasotzen eta lehendik dituztenak ikertzaileen eskura jartzen. GoiBerri aldizkariak bertatik bertara ezagutu nahi izan du egunerokoan artxiboko langileek egiten duten lana. Bihartik aurrera irakurri ahal izango da erreportaje osoa.