Laket taldeko pandero jolea eta abeslaria da Aiora Urdangarin (Ataun-Aia, 1986). Pandero irakaslea era bada, eta Euskadi Irratian aritzen da teknikari lanetan.
Kontzertua egiteko plaza bat.
Elgoibarko txoznak.
Eta parrandarako?
Gogoa izanez gero, edozein.
Zaletasun bat.
Denbora dudanean mendira edo tokatzen den lekura bueltaxka bat egitea.
Pelikula bat.
Intocable, oso ona!
Liburu bat.
SP-rako Tranbia.
Musika talde bat.
Euskaldunak batez ere. Bat aukeratzekotan, Berri Txarrak.
Abesti bat.
Azkenaldian kotxean buelta asko ematen dizkiot Zea Mays-en Oihu abestiari.
Janari bat.
Amak prestatzen duen edozein. Ah! Eta aitaren bakailaoa pil-pilean.
Edari bat.
Ardo zuri on bat.
Oporretarako leku bat.
Ez naiz izan, baina Kuba.
Amets bat.
Asko ditut, eta ea pixkanaka betetzen joaten diren.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Hainbeste dauzkat…
Jaso duzun oparirik bereziena.
Inguruan dudan jendea edukitzea.
Gorroto duzuna.
Gezurra.
Goierriko txoko bat.
Agautz gaina.
Herriko alkate bazina…
Gazteei erraztasunak jarriko nizkieke Aian bizi ahal izateko.
Ataunen biziko ez bazina…
Ataunen ez bada, inon ez!