12 urtez izan zen Aramako alkate Mari Jose Olazabal (Arama, 1969). Lanbidez irakaslea da Legazpiko Haztegi Ikastolan.
12 urtean alkate, zerekin geratu zinen gustura?
Herriaren hitza entzun eta herriarentzako garrantzitsuak ziren proiektuak egiten saiatu ginen beti.
Eta disgustura?
Lehentasunak markatzean zenbait eskaera baztertu behar dira. Eta jendeari ezezkoa ematea ez da batere atsegina.
Herri txiki bateko alkatearentzat zein da buruhauste nagusia?
Herritarrak herri proiektu baten parte hartzaile aktiboak bihurtzea. Beraiek direla herriaren sorburu, helburu eta bidea senti araztea.
Zaletasun bat.
Mendian ibiltzea eta haize freskoa aurpegian sentitzea.
Pelikula bat.
Slumdog Millionaire.
Liburu bat.
Hitz Pozoituak. Alabak elkarrekin irakurtzeko eskatu zidan, eta sortzen zizkigun sentimenduak konpartitu genituen.
Musika talde bat.
Imanol abeslariak miresteko ahotsa zuen.
Abesti bat.
Bazkal osteko kafea, Mikel Urdangarinena.
Janari bat.
Bi arrautza frijitu pikilo piperrekin.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Pirinioak.
Amets bat.
Seme-alabak pertsona zoriontsuak direla ikustea.
Gorroto duzuna.
Alferkeria.
Goierriko txoko bat.
Arama, noski!
Araman biziko ez bazina…
Ez dakit «biziko» ote nitzakeen!