OSAGAIAK:
(4 lagunentzat)
Krepeak
- 2 arrautza
- 75g irin
- Koilarakada bat gurin
- 250ml esne
Betegarria
- Tipula bat
- Onddoak
- Esne-gaina
- Saltsa
- Tipula bat
- 250gr foie
- 300ml esne-gain
ERREZETA:
Krepeak egiteko osagai guztiak nahasut eta irabiatu. Pixkanaka krepeak egiteko zartagin batera bota, zabaldu eta krepeak egiten joan.
Onddo betegarria
Tipula txikitu eta zartagin batean erregosi. Onddoak gehitu eta pixka bat egiten direnean esne-gaina gehitu eta egin arte sutan eduki.
Foie saltsa
Tipula txikitu eta erregosi, foiea eta esne-gaina batera gehitu. 10 minutuz egosten eduki ondoren, irabiatu.
Aurkezpena
Onddoak krepearekin bildu eta 15 minutuz labean sartu.
Plater bakoitzaren hondoan saltsa zabaldu eta gainean bina krepe jarri.
Bukatzeko modena ozpinarekin eta lore lehorrekin apaindu daiteke.